1946an sortu zenetik, Iruñeko Ganbara Abesbatzak garaian garaiko konpositoreekin bat egin izan du, eta, hain zuzen, jarrera hori izan da bere garrantziaren adierazgarri denbora honetan guztian.
Por esta razón y por su trascendental papel como introductora de la vanguardia musical en Navarra ha recibido en 2018 el Premio Príncipe de Viana de la Cultura, el más reciente reconocimiento otorgado a la Coral, después de la Medalla de Oro al Mérito en el Trabajo, la Encomienda de la Orden del Mérito Civil y la Encomienda de la Orden de Alfonso X el Sabio.
Actualmente, la Coral es una institución con gran presencia nacional e internacional: Ciclos del Auditorio Baluarte, OSN, Festival des Abbayes, Festival de Musique Baroque du Jura, Festival de la Chaise-Dieu, Quincena Musical de San Sebastián, Musikfestspiele de Potsdam, Festival de la Vézère, Musikaste de Errenteria, Festival Internacional de Órgano de León… Recientemente ha actuado junto a artistas de la talla de María Bayo, Nuria Rial, Simon Carrington, Mark Padmore, Leonardo García Alarcón o Manuel Hernández Silva.
ruñeko Ganbara Abesbatza Taldea Luis Morondo Maisuak sortu zuen 1946an, XV., XVI. eta XVII. mendeetako musika aztertzeko, lantzeko eta jorratzeko helburuarekin, nahiz eta, urteek aurrera egin ahala, errepertorioa ahots-musikaren genero osora zabaldu zuen. Ia 75 urte hauetan, munduko Nazioarteko Jaialdi garrantzitsuenetan hartu du parte; besteak beste, ondokoak nabarmentzen dira: Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdia, Grazeko Nazioarteko Jaialdia, Donostiako Musika Hamabostaldia, Vienako Nazioarteko Jaialdia, Santanderreko Nazioarteko Jaialdia, Musika Koral Hispanoamerikarraren Zikloa Habanan eta Pollençako Nazioarteko Jaialdia.
Ehun disko baino gehiago argitaratu ditu Lumen, Telefunken, Columbia, Philips, Wernminster, Movieplay, ARSIS eta RTVE zigiluekin. Era berean, agertoki entzutetsuetan jardun izan du, esaterako, Londresko BBCren Mikrofonoetan, New Yorkeko Concert Hallen eta Metropolitan Housen, Vienako Konzerthausen, Buenos Aireseko Teatro Colónen, Habanako Gran Teatron, Montevideoko Teatro Sodren eta Florentziako Sala Pergolan.
Meritu Zibilaren Ordenaren Enkomienda, Alfontso X.a Jakitunaren Ordenaren Enkomienda eta Hego Amerikako Musika Kritikarien Elkargoaren diploma ditu.
2005eko azaroan, Ministroen Kontseiluak Lanaren Merituaren Urrezko Domina eman zion. Iruñeko Ganbara Abesbatza Taldeak Nafarroako Gobernua, INAEM-Kultura Ministerioa eta Iruñeko Udala ditu babesle, eta Diario de Navarraren eta Caja Navarra Fundazioaren laguntza jasotzen du.
200 bazkide baino gehiago eta hogei babesle inguru dira erakundearen oinarri soziala.
Valentzian jaioa, bertan bukatu zituen arrakastaz goi-mailako Solfeo, Piano, Koru Zuzendaritza eta Konposizio ikasketak. Geroago, Budapesteko Liszt Ferenc Zeneakadémiara joan zen Koru eta Orkestra Zuzendaritza eta Konposizio espezialitateetan diplomatzeko. Bere ibilbidean, abeslari eta abesbatza entzutetsuekin egin izan du lan, eta egun ere halaxe dihardu. Besteak beste, ondokoak nabarmentzen dira: Simon Carrington, Plácido Domingo, Patrick Fourniller, Alberto Zedda, Wilko Brouwers, Éva Kollár, Werner Pfaff edo Ottavio Dantone. Itzal handiko koru-maisua da, hainbat opera-ikuskizunetan eta orkestra sinfonikotan egin izan dituen lanek erakusten duten bezala. Aktiboki parte hartzen du Europako koru-jardueran, izan ere, epaimahaikide aritzen da lehiaketetan, koru-zuzendaritza irakaslea da eta zuzendari gonbidatua ere bai mundu osoko lehiaketa, sinposio eta hitzaldi ugaritan.
Konpositore-jardunean eskarmentu handia du, nagusiki musika koralaren esparruan, eta bere obrak kontzertu-areto onenetan abestu izan dira (New Yorkeko Carnegie Hall, Chicago People´s Music School, Limako San Marcos Zentro Kulturaleko Areto Nagusia, Panamako Antzoki Nazionala, Valentziako Palau de la Música, “Reina Sofía” Palau de Les Arts, etab.). Irabazi dituen sarien artean, nabarmentzekoak dira Musikari Hungariarren Forum Nazionalaren Saria, Musika Hungariar Garaikidearen Interpretazio Onenagatik, 2001ean; “Premis Cataluña de Composició Coral” Lehen Saria, 2006an, edo Kultura Ministerioa/INAEMek 2007an konpositore-lanagatik eginiko aitorpen artistikoa.
Egun, Iruñeko Ganbara Abesbatza entzutetsuaren Zuzendari Artistikoa da, hala nola Erdialdeko Amerikako Orkestra Gazte eta Abesbatzaren (JOCCA) arduradun musikal nagusia, 2008an sortu zenetik.